Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kahn, Gustave

Frantses idazlea, eleberrigilea, poeta eta arte kritikaria (Metz, 1859 - Paris, 1936). Moreas-ekin batera La Vogue eta Le Symboliste aldizkariak sortu zituen. Bertso librearen teorizatzailea izan zen; obra lirikoak ere idatzi zituen: Palais nomades (1887, Jauregi nomadak); Domaine de fées (1895, Maitagarrien herria) eta Le Livre d’images (1897, Irudien liburua).