Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kagel, Mauricio

Argentinar musikagilea, orkestra zuzendaria eta musika irakaslea (Buenos Aires, 1931). Bere gisa ikasi zuen konposizioa. Literatura eta Filosofia ikasketak ere egin zituen Buenos Airesko unibertsitatean. 1957. urtean Alemaniara erbesteratu zen eta harrez gero Kolonian bizi izan da. 1967. urtean Rineko Musika Eskolak duen Musika Berriaren Institutuko zuzendari izendatu zuten. Sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Koussewitzky saria 1966. urtean. Elementu elektronikoak erabiltzen ditu eta antzerki musikal berrien eta musika esperimentalezko filmen alorrean ere aritua da. Nazioarteko abangoardiako musikagile ospetsuenetakoa da. Obra nagusiak ditu: Anagrama (1957-58), Heterophonie (1959-60), Antithèse (1962), Diaphonie (1962-64), Tremens (1963).