Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kahn, Reuben Leon

Estatu Batuetako medikua, lituaniarra jatorriz (Kaunas, 1887 - Miami, 1979). Immunologian aditua. Sifilisaren diagnostikorako egiten diren erreakzio serologikoetako bat deskribatu zuen (Kahn-en erreakzioa). Animalien immunologia sisteman irradek duten eragina aztertu zuen.