Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaganovitx, Lazar Moiseievitx

Sobiet Batasuneko Alerdi Komunistako buruzagia eta Josef Stalinen laguntzailea 1930 ondoko urteetan (Kabani, Ukraina, 1893 - 1963). 1920an Tashkent-eko sobieteko burua zen. Oso denbora laburrean garrantzi handiagoko karguak izan zituen. 1930an Politburo-ko kide izendatu zuten. Garai horretatik Stalin hil zen arte, Sobiet Batasuneko industria astunaren arduraduna izan zen. Stalin hil ondoren Khrustxev-en gobernuan hainbat kargu izan zituen. 1957an Khrustxev kargutik kendu nahi izan zuen; ez zuen lortu, ordea, eta kargu guztietatik kendu zuten.