Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kahr, Gustav von

Bavariar politikaria (Weissenburg, 1862 - Munich, 1934). Wolfgang Kapp abertzale sutsuaren putsch-aren ondoren (1922), gobernu atzerakoi bat antolatu zuen Bavarian, joera separatistakoa. Moderatuek dimisioa ematera behartu zuten 1921ean, baina 1923ko urrian diktadore aginpidea lortu zuen Bavariako komisario orokor gisa. Hitler espetxeratu zuen Munich-eko putsch-aren ondoren (1923). 1924an erretiratu zen. Hitler-en aginduz hil zuten laban luzeen gaua deituan.