Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kagan, Oleg

Sobietar musikaria (Jujno Sakhalinsk, 1946 - Munich, 1990). David Oïstrakhen ikaslea izan zen. Odesako bioloi-jotzaileen eskolak izan duen musikaririk adierazgarrienetako bat izan da. 1989an M.M.M. enpresa independentea sortu zuen gazte interprete sobietarrei aukera bat emateko eta atzerrira joaten laguntzeko.