Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kafre

(Arab. kafir, “fedegabe”). izond. eta iz. Hegoafrikan bizi den eta bantu hizkuntzaz hitz egiten duen bantu etnia bateko kidea. Berez xosa da etnia honetako kidearen izena, baina XVII. eta XVIII. mendeetan musulmanek kafre izena jarri zieten xosei musulman fededunak ez zirelako; gaur egun Hegoafrikan kafre hitza gutxiespen adieran erabiltzen da beltzak izendatzeko. 1775ean boerrak Kafreen Herria izeneko lurraldean sartu ziren xosen lurrak bereganatzeko asmoz; horren ondorioz 1779 eta 1850 bitartean zortzi gerra izan ziren, kafreen gerrak esaten zaienak. ik. xosa.