Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadar, Janos

Jatorri hungariarreko zinemagilea (Budapest, 1918 - Los Angeles, 1979). Pragan egin zituen ikasketak; dokumentalak egin zituen lehenik Elmar Klos-ekin batera. Bion Obchod na korze (1965, Kale Nagusiko Denda) lanak atzerriko film hoberenaren Oscar saria irabazi zuen. Estatu Batuetara joan eta han bakarrik lan egin zuen, bai zinemagintzan, bai telebistan.