Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadar, Janos

Hungariar politikaria (Fiume, 1912 - Budapest, 1989). 1931n Alderdi Komunistako kide egin zen. Nazien kontrako erresistentzian parte hartu zuen. Alderdiaren buru izan zen Budapesten (1945-1948) eta idazkariordea (1946-1948). Barne arazoetarako ministro ere izan zen (1948-1950). Rakosiren gobernuak kartzelatu zuen (1951-1954), baina gero ohorea itzuli zioten eta berriro onartu zuten alderdian. Hungariar Langileen Alderdi Sozialistako buru izan zen, eta sobietarrekin bat egin zuen 1956ko inbasioan. Haiek gobernuburu jarri zuten Kadar, eta berak bideratu zuen 1957ko matxinadaren kontrako zapalkuntza gogorra. 1958an gobernuaren buruzagitza utzi ondoren, Estatu ministro izan zen (1958-1961) eta berriz ere Lehen Ministro (1961-1965). Harrezkero Alderdi Komunistaren lehen idazkari izan zen, 1989an batzorde zentraletik baztertu zuten arte.