Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaden-Bandrowski, Juljusz

Poloniar idazlea (Rzeszow, 1885 - Varsovia, 1944). Eleberri politikoak idatzi zituen (Barcz Jenerala, 1922, eta Mateus Bidga, 1932-1933). Meatzarien bizimodua deskribatu zuen Leonora eleberrian (1928). Varsoviako matxinadan parte hartu zuen eta han hil zen.