Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kabuxa

iz. Itsasertzeko harkaitzetan bizi den arraina, azal lirdingatsua duena (Blennius gattorugine).  v  Gehienez 20 cm luzea, kolorez gris berdexka, gris gorrixka edo horixka da; zerrenda nabarrak ditu. Atlantiko ipar-ekialdeko eta Mediterraneoko itsasertzetan bizi da, azpi harkaiztsu edo lohitsuetan. Oskoldun eta soinbera txikiak jaten ditu.  v  Ibai-kabuxa (Blennius fluviatilis). Mediterraneo alde guztian, azpi harritsuko ur gardenetan ibiltzen dena eta Iberiar Penintsulako lur barruko uretan bizi den blenioen familiako bakarra. Arren eta emeen artean itxura desberdintasun handiak dituzte.