Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jiménez, Diego

Nafar eskultorea (Viana, 1617 - Cabredo, 1660). Eskultore familia batean sortu zen eta Arabako Errioxan lan egin zuen batez ere. Juan Bascardo bere aitaginarrebarekin aritu zen. Obra nagusiak: Paganosko elizaren alboko kaperetako eskulturak (1643-1649), Lapueblako elizako erretaula nagusikoak (1630-1651), Eltziegoko San Andres elizako erretaula nagusia (1646tik aurrera), Guardiako elizako gurutzadurako eskulturak (1654), Kripango elizako eskulturak (1655), Nabaridasko Santiago ermitako erretaularen erliebea (1657tik aurrera), Ekorako elizako irudia (1659) eta Lapueblako Jasokunde elizako gurutzadurako erretaulak.