Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jimenez Hervas, Txentxo

Nafar politikaria (Solera, Jaen, 1957). Aralar alderdiko kidea da. Metalgintzaren sektorean eta editore lanetan aritu da. 1979an hasi zen politikan, eta Herri Batasunaren eskutik hamahiru urte egin zituen zinegotzi Berriozarren. 2001ean, Aralarreko kide egin zen, eta Nafarroako parlamentuko kide da 2003az geroztik.