Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jimenez, Ascensión

Nafar sukaldaria (Tafalla). Gaztetatik dabil sukaldaritzaren munduan, gurasoek Tafallan zuten jatetxean hasi baitzen mundu honetan. Gurasoek jatetxea utzi zutenean Ascensiónek hartu zuen bere gain. Ikasketa berezirik gabe, jatetxeari eustea lortu zuen, bere seme-alaben laguntzaz. Tafallako Tubal jatetxeak sona handia lortu du. Besteak beste, Espainiako Gastronomiako Marqués de Dacio Sari Nazionala eskuratu du.