Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaksic, Djura

Serbiar idazlea (Srpska, Crnja, 1832 - Belgrad, 1878). Serbiako idazle erromantiko nagusia izan zen, eta literatura genero guztiak landu zituen. Abertzaletasunaren garra darie haren obrei. Obra nagusiak: Ezki oihanean eta Gauerdian poemak; Laborariak, Mendi ondoan eta Krivosekeko aterpea eleberriak eta Serbiarren exodoa (1862) eta Stanoje Glavas (1878).