Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jalal al-Din ar-Rumi

(Mawlana deitua). Persieraz idatzi zuen poeta sufi mistiko handiena, Afganistanen jaioa eta jatorriz turkiarra (Balkh, 1212 - Konya, Turkia, 1273). Guztiz ospetsu bihurtu zuten bere lan lirikoek eta, batez ere, Masnavi-ye Manavi (Izpirituzko koplak) sufismoaren dotrina azaltzen duen obra epiko-didaktikoak. Mawlawiyah izenekoen ordena sortu zuen (derbitxe edo pobre ibiltarien ordena).