Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jakue IIIa

Eskoziako erregea 1460-1488 urteetan (1452 - Sauchieburn, Stierling, 1488). Jakue II.aren seme eta ondorengoa izan zen. Adinez nagusi izatera iritsi bitartean, ama eta lord Boyd Kilmarnoc izan zituen ordeko. Jauntxoen aginpidea hautsi nahi izan zuen, aitak eta aitonak bezalaxe, eta aurka altxatu zitzaizkion aitonen semeek, Ingalaterrako Henrike VII.ak lagunduta. Aitonen semeek harrapatu eta hil egin zuten. Haren seme Jakue IV.ak gidaturiko nobleen matxinada batean hil zuten.