Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jakue Eduardo Estuardo

(Erregenahi Zaharra deitua). Britainia Handiko azken Errege-erregina Katoliko Jakue II.aren semea eta ondorengoa (Londres, 1688 - Erroma, 1766). Jakue II.a hil zenean (1701), Luis XIV.a Frantziako erregeak Ingalaterrako errege izendatu zuen Jakue III.a izenez, baina Ingalaterrako Legebiltzarrak ez zuen onartu, katolikoa zela eta. Frantziako armadan ospea izan zuen baina alferrik saiatu zen Ingalaterrako eta Eskoziako koroak eskuratzen (Eskoziako lehorreratzea, 1716, bere jarraitzaile jakobitek lagunduta). Karlos Eduardo haren semea (Erregenahi Gaztea deitua) berriro ere saiatu zen Ingalaterrako koroa eskuratzen 1745ean.