Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jakue Ia

Eskoziako erregea 1406-1437 urteetan (Dunfermline, 1394 - Perth, 1437). Roberto III.aren seme eta ondorengoa izan zen. 1406an egin zuten errege baina Londresko Dorrean egon zen preso Henrike IV.aren eta Henrike V.aren erreinaldietan (1406-1424). Eskoziako etxe handi batzuen aurka borrokatu zen eta hil egin zuten. Kultura landu zuen bereziki Jakue I.ak: bere ekimerari esker sendotu zen Eskoziako zuzenbide idatzia eta poema luze bat utzi zuen eskozieraz idatzia, Erregeren liburua.