Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Israëls, Josef

Holandako pintorea (Groninga, 1824 - Haga, 1911). Amsterdamen Kruseman-en dizipulua izan zen eta Picot-ena Parisen. Hasierako koadroetan historiako gertakariak eta Bibliako pasarteak irudikatu zituen sentiberatasun erromantikoz. 1850 inguruan Jandvoort herrira joan behar izan zuen osasun arrazoiengatik eta harrezkero arrantzaleen eta langile xumeen bizitza irudikatu zuen bere koadroetan.