Istar
Mit. Sumeriar Jainkosa. Asiria, Babilonia eta Sumeriako jainkosa nagusia izan zen. Amodioaren eta gerraren jainkosa. Sinen, ilargiaren jainkoaren alaba. Mesopotamiako hiri guztietan zuen tenpluren bat; Erek-ekoa zen ospetsuena. Elezaharren arabera, hildakoen mundura joan zen Tammuz bere semearen bila; infernuan egon zen, eta Ea jainkoak atera zuen handik. Jainkosak ezin izan zuen, ordea, Tammuz infernutik atera.