Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isomorfismo

iz. Forma kidetasuna. ◊ Mat. Multzo bi edo gehiagoren elementuen arteko bana-banako egokitasuna. Bi multzoren arteko ƒ aplikazio bat isomorfismoa dela esaten da, baldin eta ƒ-ek alderantzizko aplikazio bat onartzen badu eta ƒ eta ƒ-1 morfismoak badira. Hau da, A eta B bi multzo izanik, A multzoko (x, y) elementu pare ororentzat edo bakoitzarentzat, xy eta f(x)f(y) erlazioak baliokideak dira. A eta B multzoak erabat ordenatuak badira, morfismo bijektibo oro isomorfismoa dela froga daiteke.  v  Miner. Egitura kimiko antzekoa duten gaiak kristal bihurtzerakoan duten kidetasuna. Bi sustantzia edo gairen artean isomorfismoa gerta dadin bete behar diren baldintzak hauek dira: 1) Bi gaiek antzeko formula kimikoa izatea; 2) egitura mota bera; 3) kanpoko forma antzekoa; 4) partikula osagarrien tamainen arteko konpatibilitatea (ioien eta atomoen erradioek antzeko tamaina izan behar dute). Oso ezagunak dira karbonatu meen isomorfismoak edo isomorfismo sistemak; karbonatuen bi isomorfismo segida ezagutzen dira: alde batetik, hiruki itxura duten karbonatuak, kaltzita, siderita eta magnesita adibidez; eta beste aldetik, erronbo itxura dutenak, estronzianita, zerusita, aragonita eta whiterita adibidez.