Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isopodo

izond. Zool. Izen bereko ordenako malakostrazeoez esaten da. Karboniferoan sortuak dira. Uretako animaliak dira gehienak baina badira lehorrekoak ere, eta isopodorik ezagunena lehorrekoa da, kukurutxa. Gorputz zapala eta oskolik gabea dute. Begiak buruari oinik gabe lotzen zaizkienak dituzte. Sabelaldeko hanka xafla bihurtuetatik hartzen dute arnasa. Asko txikitan bizkarroi izaten dira. Mota gehienak 5-30 mm izaten dira luze, hala ere badira 270 mm-koak. Gai ustelak janez elikatzen dira. Bost familia biltzen ditu bere baitan, oniszidoak, porzelionidoak, lijidoak, armadilidoak eta trikoniszidoak.