Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isometria

iz. Mat. Puntuen arteko distantzia aldatu gabe mantentzen duen transformazio geometrikoa. P eta Q plano bateko bi puntu izanik, |PQ| bi puntu horien arteko distantzia izanik, eta P’ eta Q’ proiekzioak edo transformazioak izanik, isometria gertatzen da baldin eta |P’Q’’| = |PQ| betetzen bada; hau da, jatorrizko puntuei buruz planoan egin den proiekzioan, puntuen arteko distantzia jatorrizkoen artekoa denean. Adibidez, translazioak eta errotazioak isometriak dira.