isoperimetriko
izond. Mat. Perimetro berdina duten irudiez esaten da. v Ariketa isoperimetrikoa. Plano itxi biribil baten forma mugatzeko egiten den ariketa, luzera jakin bat duena, eta ahalik eta azalera zabalena hartzen duena. Ezaugarri honi buruzko lehenbiziko ikerketak zenbait matematikari suitzarrek egin zituzten XVII-XVIII. mendeetan, Leonhard Euler-ek haien artean (ik. Euler). Ondoren Joseph-Louis Lagrange eta Adrien-Marie Legendre aritu ziren, besteak beste, ariketa horri buruz ikertzen.