Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriarte, Tomás de

Espainiar idazle neoklasikoa (Orotava, Tenerife, 1750 - Madril, 1791). Hamahiru urte zituela joan zen Madrila, eta han heziketa klasikoa jaso zuen. Cadalsoren eta Fernández de Moratínen laguna izan zen. Itzulpen lanetan aritu zen hasieran Estatu Idazkaritzarako, eta Gerra Kontseiluko artxibozaina izan zen. Iriarteren literatura arrakasta hiru lani zor zaio: Horazioren Ars Poetica-ren itzulpena (1777), Fábulas literarias (1782, Literatura alegiak), olerki satiriko eta moralzaleen bilduma, eta Los literatos en cuaresma (1779, Literatura jendea garizuman) satira lana. Garai hartan ohi zenez, eztabaida ugari izan zituen idazle askorekin. Hiru komedia moral idatzi zituen hitz neurtuetan: El señorito mimado (1790); La señorita malcriada (1788) eta El don de gentes (1790), eta antzerkilan bat pertsonaia bakarrarentzat: Guzmán el Bueno (1787).