Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irian Jaya

Ginea Berriko mendebaleko zatia, Indonesiari dagokiona. 421.981 km2 eta 1.173.875 biztanle. Hiriburua, Djadjapura. Biztanle gehienek antzinako bizimodua daramate. Biak uharteak, Sorenarwa, Saja Ampat, Salawati, Waigeo, Misool hartzen ditu. Uhartearen zatirik handiena menditsua da. Petrolioa, kobrea eta musket-intxaurra dira esportatzen diren gai nagusiak.  v  Historia. 1828an holandar gobernuak Ginea Berriaren ekialdea bere inperiora bildu zuen. Merkataritzarekin zerikusia zuten jardueretan aritu ziren holandarrak bertan. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek uhartearen zati hori ia osorik beretu zuten.