Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriarte Zabala, Ignacio

Gipuzkoar margolaria (Azkoitia, 1621 - Sevilla, 1685). 22 urte zituela Sevillan jarri zen bizitzen eta paisaiak margotzen nabarmendu zen berehala. Bartolome Esteban Murillo margolari handiaren laguna izan zen. Iriarteren obrak euskal pinturaren harribitxitzat hartuak dira mundu guztian zehar. Bere margo lanik gehienak partikularren eskuetan eta Prado, Louvren eta San Petersburgoko museoetan daude ikusgai. Titulu ezagunak: San Ignazio; San Frantzisko Paduakoa; Abrahamen sakrifizioa; Herri menditsu eta arbolatsua, aintzira baten ondoan; Paisaia: dorre bat harkaitz baten gainean eta aintzira bat; Paisaia: moztutako zuhaitz enborra erreka baten ondoan; Paisaia: hondakinak muino batean, ibai baten ertzean.