Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriarte, Joanes

Nafar eskultorea (Altsasu, XVI - Hondarribia, 1595). 1583-1586 bitartean Donostiako San Bizente elizako erretaulan lan egin zuen Anbrosio Bengoechea eskultorearekin batera. Hondarribiko parrokia elizako erretaula nagusia hasi baina amaitu gabe utzi zuen 1590. urtean. Oiartzungo parrokia elizako aldarea egin zuen 1591-1594 bitartean.