Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriarte, Felix

(«Bersinanto» deitua) Nafar bertsolaria (Sunbilla, 1912 - Banka, 1987). Bederatzi urte zituela joan zen Aldudera bizitzera, eta 13 urterekin hasi zen bertso kantari Harriet bertsolari aldudarrarekin. Hamasei urte zituela toberak eta kabalkadak kantzatzen hasi zen Panpale bertsolariarekin batera. 1936an Nafarroako Bertsolarien txapeldun izan zen. Bankara ezkondu zen gero, eta han bizi izan zen hil arte.