Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarguen, Juan Iñiguez de

Bizkaitar eskribaua, Zornotzako merindadean (XVI. m.). Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza (1588. urte inguruan idatzia) obraren egilea zela uste izan zen XX. mendearen hasiera arte, baina García Fernández de Cachopín Santander aldeko idazlearen laguntzailea baizik ez zen izan, adituen ustez. Ibarguen-Cachopín deituriko kronikak Bizkaiko herrialdearen etorkiari eta ezaugarriei buruzko berriak, elezaharrak eta datuak ematen ditu; historiari dagokionez ez du balio aipagarririk, baina hizkuntza eta folklore mailako aipamen interesgarri batzuk eskaintzen ditu (alegiazko Leloren Kantuaren argibideak, besteren artean).