Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarguren, Kasiano

(“Lizartzako Itsua” deitua). Gipuzkoar soinu-jotzailea (Antzuola, 1932 - 2002). Zenbait itsuren joerari jarraituz, soinu-jotzaile hasi zen, eta ospe handia irabazi du herri musikaren alorrean. Herriz herri soinua jotzen ibili ondoren, eta bertsogintza hurbiletik ezagutzen duenez, bere doinuentzako hitzak sortzeari ere ekin dio. Erromeria eta ezteietan jotzeko Axariak taldea sortu zuen Teodoro Lirio bateria eta Carlos Garcia saxoarekin batera. 1975etik aurrera abestiak sortzen hasi zen, eta geroago diskoak grabatzen. Lehena 1986an atera zuen eta bi abesti gelditu dira denon oroimenean: Itsasontzi batean eta Zorionak. Geroztik bi urtez behin disko bat kaleratu du. Baserritik kalera bigarren diskoa 1987an argitaratu zuen, Axariak taldearen parte-hartzearekin. 1989an Nere oroigarri plazaratu zuen eta geroago etorri ziren Ongi etorri, Lizartzako ohiartzunak eta Antzuolari.