Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarbourou, Juana de

(Juana Fernández Morales, jaiotza izenez). Uruguaiko idazlea (Melo, 1895 - Montevideo, 1979). Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an, eta bertako literatura saria eman zioten 1959an. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.