Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibargutxi Agirre, Juan Cruz

(«Gurutz» «Iturrondo») Bizkaitar idazlea (Ubidea, 1883 - Ubidea, 1969). Gasteizen egin zen apaiz (1897-1908). Jaungoiko-Zale apaiz elkarteko kidea izan zen. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean. Erlijioari buruzko gaiak landu zituen batez ere bere lanetan: Edesti Deuna (1936), Aginduak (1936), Geroko bizitza (1954), Otoia (1955), Siñiskaiak (1958) eta Mezadia-Urte guztiko Mezak (1965). Jaungoiko-Zale, Ekin, Karmel eta Euskera agerkarietan idatzi zuen.