Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hughes, Howard

Estatu Batuetako zinemagilea, zinema ekoizlea eta industria gizona (Houston, 1905 - Houston, 1976). Rupert Hughes zinemagile eta idazlearen iloba, eta munduko gizon aberatsenetakoa izan zen, hemezortzi urte zituela petrolio konpainia handi bat hartu baitzuen oinordekotzan. Hegazkin zalea zen oso, eta abioiak egin eta saltzeaz gainera, lastertasun markak hautsi zituen zenbaitetan; hil ere hegazkin istripu batean hil zen. 1948an RKO (Radio Keith Orpheum) filmak ekoizteko eta banatzeko etxearen zuzendaria izan zen. Antzezle askoren mezenas edo babeslea izan zen (Jean Harlow, Jane Russell…). The front page (1931), Scarface (1932), The big sky (1952) filmak ekoitzi zituen, eta The Outlaw, Jane Russell famatua egin zuen  western filma, besteak beste.