Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huggins, Charles Brenton

Estatu Batuetako medikua (Halifax, Canada, 1901 - Chicago, 1997). Chicagoko unibertsitateko irakaslea izan zen eta hango onkologia laborategiko zuzendaria (1951). Minbiziari buruzko ikerketak egin zituen; hormonen eta minbiziaren arteko harremana frogatu zuen. v 1966an Medikuntzako Nobel saria lortu zuen Peyton Rous-ekin batera.