Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huggins, William

Ingeles astronomoa (Londres, 1824 - Londres, 1910). Bere kabuz egin zituen astronomia ikasketak. Astronomian espektro analisia erabiltzeko oinarriak jarri zituztenetakoa da. 1864an gasezko nebulosen espektroen igorpen lerroak aurkitu zituen; 1868an Doppler efektua aurkitu zuen izarren espektroetan, eta espektroen analisian oinarrituta kometen osaera kimikoa aztertu zuen.