Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hoatzin

iz. Zool. Galiformeen ordenako opistokomidoen familiako hegaztia, 60 cm inguru luzea, buruan zutik jar dezakeen lumazko mototsa duena (Opisthocomus hoazin). Tamainaz eta itxuraz eperraren antzekoa bada ere, lepoa eta isatsa hark baino luzeagoak ditu. Arrea da, baina baditu luma beltzezko, gorrixkazko, horizko eta zurizko orban eta zerrendak ere. Zuhaitzen hostoak eta fruituak janez elikatzen da. Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Guyanan bizi da, ura oparo den inguruetako zuhaitzetan batez ere. Hegazti kirastun ere esaten diote arriskuan aurkitzen denean botatzen duen usaiarengatik.