Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hess, Walter Rudolf

Alemaniar politikaria (Alexandria, Egipto, 1894 - Berlin, 1987). Hitler-en laguna eta lehen orduko (1920) alderdikidea. 1925ean Führer-en idazkari partikular izendatua. Hitler-ek gobernua bereturik, Reichstag-eko kidea izan zen. Goi karguak izan zituen Alderdi Nazionalsozialistan. 1939an Hitler-en bigarren ondorengo izendatu zuten (Göring-en ondoren). Bigarren Mundu Gerran, arrazoiak garbi ez daudela (Britainia Handiarekin Sobietar Batasuna zenaren kontrako ituna burutzeko asmoa omen zen), Eskoziara ihes egin zuen (1941) eta preso hartu zuten. Gerra amaitutakoan Nurenberg-eko auzian gerra hiltzailetzat epaitu zuten. Burua nahasirik zuela eta, heriotzara kondenatu ordez bizi guztirako kartzela epaia eman zioten (1946). Spandauko (Berlin) kartzelan bete zuen kondena. Nurenberg-en epaituetatik kartzelaldirik luzeena jasan zuen Hessek.