Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hess, Germain Henri Ivanovitx

Errusiar kimikaria, suitzar jatorrikoa (Geneva, 1802 - San Petersburgo, 1850). San Petersburgoko unibertsitatean irakasle izan zen. Ferrokimikaren sortzailea da. Bestalde, gasen kimikaz egin zituen ikerkuntzen ondorioz, bere izena duen termokimikaren funtsezko legea azaldu zuen. Lege horren arabera, erreakzio kimiko batean xurgatu nahiz jaulkiriko bero guztia berdina da, bai erreakzioa aldi batean, eta bai hainbat alditan banatua denean. Zuzenean aztertu ezin daitezkeen erreakzioetako aldaketa termikoak zehazteko erabili ohi da lege hau.