Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hess, Victor Franz

Austriar fisikaria (Waldstein, 1883 - New York, 1964). Graz eta Innsbruck-eko unibertsitateetan irakasle izan zen. 1938an Estatu Batuetara joan zen eta Fordham-eko unibertsitatean lanean jarri. Irrada kosmikoak eta haiek bizitzan duten eragina aztertu zuen. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1936an, K. Anderson-ekin batera.