Hannover
Alemaniako hiria, Behe Saxonia land-eko hiriburua, Leine ibaiaren eta Mitteland kanalaren ondoan. 569.000 biztanle. Iparreko ordokiaren eta erdialdeko mendien artean baitago, bidegurutze eta merkataritzagune nagusi izan zen antzinatik (azoka famatuak). XIX. mendearen amaieratik burdinbide lotune garrantzizkoa da. Kimika industriak (pneumatikoak, petrolio-findegia), oihalgintza (kotoia), mekanika industriak (automobilak, kamioiak) eta elikadura alorrekoak. Hiri zaharra Leine ibaiaren ezkerreko ertzean dago; eskuinekoan, berriz, monumentu aipagarrienak antzinako udaletxea, San Markos eliza (XIV. mendea) eta Leibnizen hilobia dira.