Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hannon

Kartagotar jeneral eta politikaria, Handia deitua (K.a. III. mendea). Alderdi aristokratikoaren buruzagia, erromatarrekin bakeak egitearen aldekoa. Kartagoren kontrako I. gerran, mertzenarioei soldata ordaindu ez zielarik, haien matxinada (241-238) piztu zuen Hannonek; Barkatarren etsai nagusia bazen ere, Hamilkar Barkaren laguntzaren beharra izan zuen matxinatuak zapaltzeko. Kartagoko finantzak zuzendu zituen eta II. gerra punikoan Hanibalek laguntzarik jaso ez zezan ahalegindu ondoren, bakea negoziatu zutenen artekoa izan zen.