Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hanoi

Vietnamgo hiriburua, Song Koi ibaiaren deltan. 2.000.000 biztanle. Komunikazio bide askoren bidegurutzea: Kun-ming, Lang-son, Haiphong eta Da-nang-erako burdinbideak eta errepideak. Garrantzi handiko merkataritzagunea. Ibai portua eta aireportua. Industria askoren bilgunea: elikadura, kimika, zeramika, oihalgintza (kotoia, zeta, tapizak). Pagoda eta museo ugari. v Historia. Txinatarrek eraiki zuten 808. urtean. Tonkingo hiriburua 1802 arte. Frantsesek 1873. urtean beretu zuten eta 1887tik Indotxina frantseseko hiriburua izan zen. 1945ean japoniarren mende erori zen eta 1946ko martxoan frantsesek berriro hartu zuten. Urte bereko abenduan Vietminh-ek askapen gerrari ekin zion: Indotxinako gerra abiatua zen. Frantsesek 1954ko urrian alde egin ondoren, Ipar Vietnamgo hiriburu bihurtu zen Hanoi. Amerikarrak gerran sarturik, bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1966-1972), eta biztanle askok handik kanpora atera behar izan zuen. Askatasuna lortu eta herria batu ondoren, Vietnamgo hiriburu da (1976ko ekaina).