Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hanks, Tom

Estatubatuar zinema antzezlea (Concord, 1956). Antzerkian eta telebistan aritu zen zineman hasi aurretik, eta Big (1988) filmarekin heldu zitzaion arrakasta: antzezle hoberenaren Oscar sarirako izendatu zuten. Komedia ugari egin izan ditu –1,2,3…Splash (1984), Forrest Gump (1994, antzezle hoberenaren Oscar saria), E-mail bat daukazu (1998)–, baita film dramatikoak ere –Filadelfia (1993, antzezle hoberenaren Oscar saria), Ryan soldadua salbatu (1998), Milia berdea (1999)–. Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Apolo 13 (1995), Boluntarioak (1985), Oinetako gorridun gizonezkoa (1985), Handikerien sutea (1990). Zuzendaritzan ere aritu izan da: Fallen Angels (1993) eta The Wonders (1996).