Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hannon

Kartagotar itsasgizona. Ponponio Melaren arabera, K.a. 500 inguruan ikerketa bidaia bat egin zuen Afrikako mendebaleko kostaldean behera. Herkulesen Zutabeetatik harat, Kanarietan eta Cabo Verden zehar, Gineako Golkoraino (Fernando Poo) iritsi zen. Bidaia honen kondaira Hannonen bidaia izenburuko itzulpen grekoaren bidez iritsi da gaur arte.