Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Halley, Edmond

Ingeles astronomoa (Haggerston, Londres, 1656 - Greenwich, 1742). Gaztetan matematika eta astronomia ikasketak egin zituen. Hego hemisferioko izarren lehen katalogoa egin zuen (Catalogus stellarum australium, 1679). Haren izena duen kometa ikertu eta haren orbita kalkulatu zuen (1682), 1758an berriz agertuko zela iragarri zuen. Hala, Newtonen teoria baieztaturik geratu zen, kometen aldizkakotasunarena, alegia. Oxfordeko geometria irakasle izan zen. 1718an izarrek berezko mugimendua zutela frogatu zuen, eta haietako zenbait Ptolomeoren behaketez gero tokiz aldatuak zirela. Greenwich-eko behatokiko zuzendari izan zen. v Halley kometa. Aldizkakotasuna antzeman zitzaion lehen kometa ezaguna. Bi agerraldien artean 76,029 urteko epea du. Kometaren azken agerraldia 1986. urtean gertatu zen, eta perihelioa martxoaren bukaeran izan zuen. Agerraldi hura Vega 1 eta Vega 2 sobietar espazio ontziek eta Giotto europar zundak aztertu zuten.