Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hall, G Stanley

Estatubatuar hezitzaile eta psikologoa (Ashfield, Massachusetts, 1844 - Worcester, Massachusetts, 1924). Haurren jokamoldean aditua. Haurren psikologiari buruzko esperimentuen emaitzak irakaskuntzan erabili zituen lehen hezitzailea. 1872-1876 bitartean psikologia irakasle izan zen Antioch Collegen, eta orobat Harvard eta Williams unibertsitateetan, urtebetez. 1881-1888 bitartean Johns Hopkins Unibertsitateko irakasle izan zen. 1892an Estatu Batuetako Psikologia Elkarteko lehen lehendakari bihurtu zen, eta 1889an Clarck Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten. Lan nagusiak: The Contents of Children's Minds on Entering School (1894), The Story of a Sand Pile (1897), Adolescence (1904), Youth (1907), eta Educational Problems (1911). American Journal of Psychology aldizkaria sortu zuen.