Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hallyday, Johnny

(Jaiotza izena, Jean-Philippe Smets). Frantses kantaria (Paris, 1943). 1960ko hamarkadako Frantziako rock’n roll musikaren izar nagusia izan zen, gerora pop estiloa bereganatu bazuen ere. Beste abeslari edo talde batzuen bertsioak kantatu ohi zituen sarritan (Rolling Stones, Presley…). Antzezle lanak ere egin izan du, besteak beste Jean-Luc Godarden Detektibea filmean.