Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guimarães Rosa, João

Brasildar idazlea (Cordisburgo, Minas Gerais, 1908 - Rio de Janeiro, 1967). Enbaxadore izan zen zenbait herritan: Hanburgon Bigarren Mundu Gerra garaian, Bogotan, Parisen eta UNESCOn. Minas delako Brasilgo eskualdean kokatu zituen bere eleberriak eta kontakizun laburrak. 1946an Sagarana argitaratu zuen. Handik hamar urtera kaleratu zen Guimarãesen idazlan nagusia: Grande Sertao: veredas. Guimarães-en lanetan gizonaren eta gaizkiaren arteko borroka etengabea agertzen da, Brasilgo goi-ordoki elkorretako gaizkile eta behizainen bizitza bortxazkoaren bidez. Beste lan batzuk: Corpo de baile (1956), Tutaméia (1967), Estas estórias (1969) eta Ave palavra (1971).